Nor Garen

1997tik
ARIN-ARIN Itzulpen Zerbitzua 1997an sortu zen Bilboko Zabalburu plazako bulego txiki batean, eta geroztik lanean ari gara era guztietako itzulpenak egiten —teknikoak, komertzialak, administraziokoak, literaturakoak, e.a.—, beti saiatuz gure bezeroei eginahalean ematen zerbitzu azkarra, ona eta itzulpengintzako estandar zorrotzenak betetzen dituena.
Kalitatearekin konprometituta gaude
Itzulpengintzan sendo eta luzaz trebatutako profesional-sorta bat daukagu gurekin lanean. Eurak dira gure itzulpenen kalitate eta profesionaltasunaren berme seguruenak gure bezero guztientzat, direla partikularrak, enpresak nahiz erakundeak.
Kalitatea, eraginkortasuna eta bezeroaren gogobetetasuna prezio lehiakorretan, horixe da gure ikurra.